Zubiak 120. 7 Zubi
7 Zubi
Irrati sasoiko azken ZUBIAKen 7 zubi elkartuko ditugu.
Euskal Herriko zubietan barrena ibiliko ditugu eztarriak.
-Lapurdin Maialen Hegi-Lukurekin hitzordua egingo dugu literaturaz eta itzulpengintzaz
-Araban, Urturiko Izki golfeko bi zubitxo ezagutuko ditugu Jon Ander Sanchez zuzendariaren ahotik
-Nafarroan Ion Celestinorekin ibiliko gara zubipeko musikak girotuta
-Baxenafarroan Magali Zubillaga irakasle, irrati esatari eta abeslariarekin Aldudeko zubian mintzatuko gara.
-Gipuzkoan Maialen Lujanbio Zugastik bertso eskolen zubi funtzioaz hitz egingo digu
-Bizkaian, Lezaman, Katalin Zarate eta Itsaso Arrieta izango ditugu zain, Parekondo zubian
-Zuberoaz Artzen Letonak hitz egingo digu, bere ZUBIAKeko esperientziari gainbegiratu bat
emateaz gain, laborariek erabiltzen dituzten betoizko zubi txikiez hitz egingo digu
Laster arte eta eskerrik asko handi bana!