- Accueil
- Nouvelle-Aquitaine
- Pyrénées-Atlantiques
- Infos
- Culture - Loisirs
- Maite Barnetche kazetariaren altxorrak berpiztuak Uztaritzen
Maite Barnetche kazetariaren altxorrak berpiztuak Uztaritzen
INA, Frantziako ikus-entzunezko erakunde nazionalaren partaidetzarekin, Euskal Kultur Erakundeak dokumentazio lan berezi bat eraman du Maite Barnetchen emankizunen baloratzeko. 1971an, telebistan euskaraz lan egin duen lehen kazetaria izan zen Maite Barnetche

Maite Barnetche duela 32 urte zendu zen, bainan ainitzek bere bisaia eta ahotsa gogoan atxiki dituzte. 70. hamarkadan, lan ikaragarria eraman zuen euskarak toki bat izan dezan, lehenik Radio Côte Basque irratian, eta ondoren FR3 telebista katean, nun 300 emankizun baino gehiago presentatu zituen 1971 eta 1986 artean.
Laborantza, ekonomia, kultura... Maite Barnechek 15 urtez Euskal Herriko xoko guziak kurritu ditu, euskaldunei hitza emaiteko. Lekukotasun paregabekoak eskaini zituen.
Bainan orain arte, bere artxiboak lo ziren Euskal-Herritik urrun, Tolosa hirian, INA Ikus-entzunezko erakunde nazionalaren egoitzan. INAren partaidetzarekin, Euskal Kultur Erakundeak dokumentazio lan berezi bat eraman du, altxor horiek eskuragarri bilaka daitezen. Kattalin Totorika eta Maider Bedaxagar dira aritu lan xehe hortan, emankizun bakotxa begiratu eta dokumentatzeko.
Maite Barnetche fondoa orain Uztaritzen kontsultagarri da, eta garaiko Euskal Herriaren argazki paregabeko bat eskaintzen du. Entzun gure erreportaia euskaraz hemen : (eskerrak INA eta Jakes Larre-eri artxiboendako)
En français ici :
Maite Barnetche-en emankizunak INAren egoitza desberdinetan ere kontsultagarri dira, Bordalen, Tolosan edota Pauen. Uztaritzen, interesatuak baldin bazirezte, behar da hitzordu bat hartu erakundearekin. Emankizunen zerrenda aintzinetik kontsultatzen ahal da www.maite.barnetche.mintzoak.eus webgunean.
Ma France : s'adapter au coût de la vie
Vous constatez l'augmentation constante des prix et la diminution de votre pouvoir d'achat ? Vous avez trouvé des astuces, des bons plans, vous avez changé certaines de vos habitudes pour vous adapter à l'inflation ? Réparation, covoiturage, location, échanges de services... France Bleu, en partenariat avec Make.org , vous invite à partager vos idées originales et solutions concrètes du quotidien, et à donner votre avis sur celles d'autres citoyens. Trouvons ensemble les moyens de faire face à la vie chère !