Retour
Provence-Alpes-Côte d'Azur Corse Auvergne-Rhône-Alpes Grand Est Bourgogne-Franche-Comté Occitanie Nouvelle-Aquitaine Centre-Val de Loire Île-de-France Hauts-de-France Normandie Pays de la Loire Bretagne
  • Toute la France
  • Auvergne-Rhône-Alpes
  • Bourgogne Franche-Comté
  • Bretagne
  • Centre-Val de Loire
  • Corse
  • Grand Est
  • Hauts-de-France
  • Île-de-France
  • Normandie
  • Nouvelle-Aquitaine
  • Occitanie
  • Pays de la Loire
  • Provence-Alpes-Côte d'Azur
Changer de région
Centre-Val de Loire
Changer de région
Corse
Changer de région
Hauts-de-France
Changer de région
Normandie
Retour

Etxebizitza sozialak, Ziburuko herriko etxearen erronka nagusia

-
Par , France Bleu Pays Basque

Eneko Aldana, Ziburuko auzapez gazteak, 2021ko agiantzak aurkeztu ditu. Bere lehentasuna : PLU hirigintza planoa urte hondarra aintzin xutik ezartzea, hiriak etxebizitza sozialetan duen beranta harrapatzeko gisan.

Eneko Aldanak bere agiantzak aurkeztu ditu herriko kontseiluaren parte batekilan.
Eneko Aldanak bere agiantzak aurkeztu ditu herriko kontseiluaren parte batekilan. © Radio France - Andde Irosbehere

Izurritea dela eta, soilik kazetari eta hautetsi zonbaitzuen presentziarekin aurkeztu ditu bere agiantzak Eneko Aldanak, asteazken hontan. Joan den ekainean hautatua izan den Ziburuko auzapez gazteak urte berriarendako dituen proiektuak zerrendatu ditu. Bere lehentasuna : etxebizitza sozialen ekoizpena, 6000 biztanle konda dituen hirian. "Ardatz nagusia, bainan segurazki mandatu osorako erronka nagusia izanen da. Azken 6 urte horietan, Ziburuk bere populakuntzaren %10a galdu du. Metro karratua 6000 eta 8000 euro artean denean, herritar gehienek ezin dute gehiago Ziburun erosi edo alokatu, eta horregatik Ziburutik joaiten dira. Horretarako ezinbestekoa izanen da etxebizitza sozialen eraikitzea."

Hautetsiak hiriak eskas duen PLU hirigintza planoa urte bukaera aintzin finkatzea du helburu. "Paraleloki, elkarlanean ari gira promotoreekin, gaur egun ateratzen diren proiektuetan ahalik eta gehien bokazio sozial bat emaiteko, adibidez Jean Jaurès etorbidean den proiektuari, jada %50a baino gehiago sozial inposatuko diogu."

Gaur egun, Ziburuko herriko etxeak 120 000 euroko isuna pagatzen du urtero, etxebizitza sozialen legezko heina ez errespetatzeagatik. Isuna hunen emendaketa saihestua izan dela azpimarratzen du Eneko Aldanak.

Eneko Aldana : "'Behar legal bat baino gehiago, ezinbestekoa zaigu etxebizitza sozialak eraikitzea"

Ikastolaren handitzea, eta krisi ekonomikoa

Beste hainbat proiektu zerrendatu ditu bestalde Eneko Aldanak, hala nola kultura zerbitzu baten sortzea, auzo komiteen abiatzea, euskararen garapenerako komisione extra munizipal baten sortzea, Recollets komentuaren berrantolaketa, edota gogoeta bat hiri barnearen antolaketari buruz, autoaren tokia murrizteko gisan. 

Eskolei doakionez, hiriko bi eskola publikoak toki berean elkartzea xedea du, ikasle kopurua beititzen ari baita. "Aristide Briand eskolaren eraikina libratzen badugu, etxebizitza sozialen egiteko aukera utziko du." Ikastolarendako aldiz gogoeta baten abiatzea zin emaiten du, toki berri eta haundiago baten atxemaiteko, ikasle kopuruaren emendatzearekin bere eraikina hertsiegi bilakatzen baita.

Pandemiari lotua den krisia aipatu du ere nolaz ere, aitortuz ondorioak badituela herriko etxearen aurrekontuan. Ondoko asteetan, opari txeke solidarioak plantan ezarriko ditu herriko etxeak.

Eneko Aldana krisi ekonomikoaz

Ciboure s'étend jusqu'au quartier de Sokoa
Ciboure s'étend jusqu'au quartier de Sokoa © Radio France - Bixente Vrignon
Choix de la station

À venir dansDanssecondess