Passer au contenu

Le média
de la vie locale

Publicité
Logo France Bleu

24 oren Iparraldean : haurren sartze deskonfinatuaren prestaketa eta ostalerren ihardokipena

Par

Eskolen sartzea maiatzaren 11-an eta ostalerren ihardokipena aktualitatean gaur, frantses gobernamenduak iragarri neurri berrien ondotik.

Herriko etxe eta erakasleek eskolen idekitzea prestatzen dute maiatzaren 11-a rako Herriko etxe eta erakasleek eskolen idekitzea prestatzen dute maiatzaren 11-a rako
Herriko etxe eta erakasleek eskolen idekitzea prestatzen dute maiatzaren 11-a rako © Radio France - Bixente Vrignon

Galdera eta arrengura frango erakaskuntzan, are gehiago zientifikoen batzordeak berretsi eta asteburu huntan, nahiago zuela eskolak hetsiak mantentzea iraila arte. FSU, erakasleen sindikatak,  maiatzaren 11-ko data hori gibeleratzea eskatzen du. Mementukotz, frantses gobernamenduak sartze mailakatua aurre ikusten du bi aste barne, ama eskolateko sekzio haundietako, CP eta CM2-ko haurrekin hasiz.

Publicité
Logo France Bleu

Testuinguru hortan zaila deskonfinamendua prestatzea eskoletan, erakasle zein herriko etxeentzat, jakinez galdera frango erantzunik gabe dela orainokoan. "Badakigu hiru klase sartzen direla baina ze baldintzetan ez dakigu ! Argitalpenak behar ditugu" adierazten du Alain Iriart, Hiriburuko auzapezak. Bi eskola publiko, kolegio eta ikastola baten sartzea badu kudeatzeko bere herrian.

loading

Ostalerrak ere dudan

Duda eta arrengura ere turismoan ari direnentzat. Edouard Philippe, frantses lehen ministroak, gobernamenduaren deskonfinamendu planoa presentatu beharra du asteart huntan lege biltzarrean. Joan den ostiralean, Emmanuel Macron eta hiru ministro bildu dira turismoaren sektoreko eragileekin eta neurri batzu iragarri dituzte. Gastuak deuseztatu dituzte ekaina arte, diru laguntza kutxa hedatu dute : 10 000 euro arte hunkitzen ahalko du enpresa bakotxak. "Baitezpadako neurriak" estimatzen du Baionako Kalostrape ostatua kudeatzen duen Florian Bouffaut-k. Baina orai, ber idekitze data baten zai da.

loading

Ma France : Mieux vivre

Après vous avoir interrogés sur les "économies d'énergie", nous avons choisi de nous intéresser à vous, via cette nouvelle consultation citoyenne, lancée avec Make.org . Que faites-vous ou que voudriez-vous faire pour améliorer la qualité de votre quotidien, de votre vie même ? Bien-être, activités physiques, alimentation, activités créatives, voyages, réorientation professionnelle, changement de vie, valeurs familiales, etc. : partagez avec les autres vos bonnes idées, actions et réflexions.

Publicité
Logo France Bleu