Retour
Provence-Alpes-Côte d'Azur Corse Auvergne-Rhône-Alpes Grand Est Bourgogne-Franche-Comté Occitanie Nouvelle-Aquitaine Centre-Val de Loire Île-de-France Hauts-de-France Normandie Pays de la Loire Bretagne
  • Toute la France
  • Auvergne-Rhône-Alpes
  • Bourgogne Franche-Comté
  • Bretagne
  • Centre-Val de Loire
  • Corse
  • Grand Est
  • Hauts-de-France
  • Île-de-France
  • Normandie
  • Nouvelle-Aquitaine
  • Occitanie
  • Pays de la Loire
  • Provence-Alpes-Côte d'Azur
Changer de région
Centre-Val de Loire
Changer de région
Corse
Changer de région
Hauts-de-France
Changer de région
Normandie
Retour
Dossier : Coronavirus Covid-19

24 oren Iparraldean : hondartzak beti debekatuak eta konfinamenduaren eraginak ekonomiarentzat

-
Par , France Bleu Pays Basque

Asteazken huntako aktualitatean : hondartzen debekatzea ezin ulertua tokiko eragileentzat eta tokiko ekonomia kaltetua konfinamenduaren gatik. Bestalde

Iparraldeko aktualitatearen bilduma egunero
Iparraldeko aktualitatearen bilduma egunero © Radio France - Céline Arnal & Paul Nicolaï

Edouard Philippe lehen ministroak deskonfinamendu planoaren ardatz nagusiak presentatu ditu atzo lege biltzarrean. Eskolak berriz idekitzen ahalko dira maiatzaren 11-atik goiti, kolegioak aste bat berantago baina ikasle kopurua mugatuz segurtasun neurrien errespetatzeko gisan. Komertzio eta lantegiak ere berriz idekitzen ahalko dira baina ostatu eta jatetxeak ez. Etxetik ateratzen ahalko gira ziurtagiririk gabe 100 km-ko inguruan eta maskarak derrigorrezkoak izanen dira garraio amankomunetan. Deskonfinamendua desberdina izanen da epidemia menperatua den gunen arabera. Hortarako departamenduak gorriz edo berdez margotuak izanen dira. Mementoan Pireneo Atlantikoak berdean litaizke epidemia mugatua bait dugu hemen : bost presuna dira erreanimazioan gaur egun departamenduko ospitaleetan eta kasu berririk ez da agertu atzo.

Hondartzak beti debekatuak

Hondartzak beti debekatuak izanen dira bederen ekainaren lehena arte. Berri txarra itsasoa falta dutenendako eta sustut itsasoaz bizi direnendako. Iban Ithurbide kasu huntan da. Surflaria eta Angeluko 'Uhaina' surf eskolaren buru, bere ikasleekin urean murgiltzea espero zuen maiatzaren 11-an. Guaitatu beharko du. "Ez dugu ongi ulertzen heien logika" dio surflariak, "komertzialki, beste istorio bat da !"

"Frustrazio haundi bat badugu" — Iban Ithurbide

Asteart huntan preseski, kostaldeko hautetsiek bazuten bilkura Baionako suprefetarekin ikusteko nola hondartzak berriz ideki. Erabakirik ez dute hartu baina hasi dira araudi amankomun baten plantan ezartzen kosta guziarendako, jende gehiegi ez dadin bil toki batean edo bestean. 

13 000 enpresa geldian departamenduan

DIRECCTE, lanaren zuzendaritzaren arabera, enpresen %60-ak bere langileak aktibitaterik gabe uzten ditu : 104 000 presuna langabezi partzialan departamenduan, 176 000 langile konda direlarik orotara. Gehien hunkitua den sektorea ostalaritza da : 10 jatetxe eta hoteletarik 9-ek ateak hetsiak dituzte martxoaz geroz. Hegazkingintzak eta industriak ere sufritzen du. 

Josu Urrutikoetxea

Pariseko dei gorteko instrukzio ganbarak asteazken atsalde huntan aztertu beharra du Josu Urrutikoetxea-ren egoera. Espainiaratze arrisku pean da euskal militantea. Bere abokatek baldintzapeko askatasun galdea egin dute osasun arazoak dituelako. Bere sustengatzeko, 126 pertsonalitateek iritzi zutabe bat izenpetu dute Médiapart egunkarian, horietan Christiane Taubira, Pierre Joxe, Eva Joly, Sorj Chalandon, Ken Loach edota Dardenne anaiak.

Choix de la station

À venir dansDanssecondess