- Accueil
- Nouvelle-Aquitaine
- Infos
- Rendez-vous d'actualités
- 24 oren Iparraldean : ibilaldiak mendian aizu eta Vueltaren abiatzea Irun-en aurten
24 oren Iparraldean : ibilaldiak mendian aizu eta Vueltaren abiatzea Irun-en aurten
Ostegun huntako aktualitatean : mendizaleak pozik berriz ibilaldiak egiten ahalko bait dituzte maiatzaren 11-atik goiti, Irun Vueltaren abiapundua izanen da heldu den udazkenean eta neurri berriak ardi ile moztearentzat.

Hondartzetan ez bezala, maiatzaren 11-atik goiti mendian ibiltzea ez da debekatua izanen, baizik eta gure departamendua gune berdean sailkatua izan. Nola hemen, epidemia ez den biziki hedatu, hala izan behar litaike. Bi aste barne, etxetik ateratzen ahalko gira ziurtagiririk gabe, kirola egiten ahalko dugu kilometro batetik harat eta mendian ibili ere. Baina seguritate sanitario neurriak errespetatu beharko dira : 10 presuna gehienik betiere metro bateko distantziarekin bakotxaren artean eta 100 kilometroko perimetroan egon beharko da. Balitaike murrizketak izaitea toki batzuetan Larrun mendian bezala, nun badakigun jende ainitz ibiltzen dela. Bestalde, ez dakigu mementoan Larrungo trein ttipia berriz idekitzen ahalko den ala ez.
Josu Urrutikoetxea beti preso
Pariseko dei gorteko instrukzio ganbarak uko egin dio Josu Urrutikoetxearen baldintzapeko askatasun galdeari. Bere abokatek zuten eskaera egin zenta, 69 urtetan, larriki eri delako euskal militantea eta covid 19 kasuak agertu bait direlako 'La Santé' kartzelan. Bake bideak gogorki salatzen du erabaki hori. Josu Urrutikoetxea bai eta eri diren euskal presoak libratzea galdetzen dio berriz ere frantses justiziari, jakinez zigorra bukatzekotan ziren 11 500 preso libratuak izan direla Frantzian epidemiaren gatik.
Irun, Vueltaren abiapundua
Españako itzulia Irun-tik abiatuko da aurten. Antolatzaileek berria ofizializatu dute asteazken huntan. Hastapenean, Holandiatik partitzea aurre ikusia zen baina epidemiaren gatik han iragan behar ziren lehen hiru etapak ezeztatuak izan dira. Laugarrena izan behar zen Irun-Eibar etapa, lehena bihurtuko da. Ondorioz, laburrago izanen da Vuelta (18 etapa), udazkenean iraganen da eta Irun izanen da abiapundua. 1961-az geroztik Vuelta ez zela Euskal Herritik abiatu.
Neurri berriak ardi ileen mozteko
Gu bezala, ardiek ere itxoin beharko dute ileen mozteko ! Departamenduko laborantza ganbarak artzainer gomendatzen die usaian garai huntan egiten den ile moztea gibeleratzea. Eta ezinbestekoan, segurtasun neurriak errespetatzea auzoak jiten badira laguntzera. "Galdegiten dugu aurten ahal baldin bada goizeko kafea eta eguerdiko bazkaria ez egitea" dio Patrick Etchegaray, ardi sail arduradunak.
Ardien ileen mozteko aholku guziak atxemanen dituzu hemen .
Ma France : s'adapter au coût de la vie
Vous constatez l'augmentation constante des prix et la diminution de votre pouvoir d'achat ? Vous avez trouvé des astuces, des bons plans, vous avez changé certaines de vos habitudes pour vous adapter à l'inflation ? Réparation, covoiturage, location, échanges de services... France Bleu, en partenariat avec Make.org , vous invite à partager vos idées originales et solutions concrètes du quotidien, et à donner votre avis sur celles d'autres citoyens. Trouvons ensemble les moyens de faire face à la vie chère !