Retour
Provence-Alpes-Côte d'Azur Corse Auvergne-Rhône-Alpes Grand Est Bourgogne-Franche-Comté Occitanie Nouvelle-Aquitaine Centre-Val de Loire Île-de-France Hauts-de-France Normandie Pays de la Loire Bretagne
  • Toute la France
  • Auvergne-Rhône-Alpes
  • Bourgogne Franche-Comté
  • Bretagne
  • Centre-Val de Loire
  • Corse
  • Grand Est
  • Hauts-de-France
  • Île-de-France
  • Normandie
  • Nouvelle-Aquitaine
  • Occitanie
  • Pays de la Loire
  • Provence-Alpes-Côte d'Azur
Changer de région
Centre-Val de Loire
Changer de région
Corse
Changer de région
Hauts-de-France
Changer de région
Normandie
Retour

24 oren Iparraldean : Miarritzeko hiriaren laguntza komertxanteentzat eta Senpereko hirigintza planoa jo mugan

-
Par , France Bleu Pays Basque

Asteart huntako aktualitatean : Miarritzeko herriko etxearen laguntzak bere komertxanteen sustengatzeko eta petizio bat Senperen hirigintza planoaren kontra.

Iparraldeko aktualitatearen bilduma egunero
Iparraldeko aktualitatearen bilduma egunero © Radio France - Nathalie Bagdassarian

Frantses gobernamenduaren deskonfinamendu planoaren zai girela eta, Miarritzeko auzapezak komertxanteen laguntzeko neurriak iragarri ditu atzo. Zergen arintzearen bidez, lau miliun euroko laguntza eskaini nahi du ekonomiaren berriz sustatzeko bere hirian.  Bestalde, oihalezko 30.000 maskara manatu ditu herritarrentzat eta 10.000 maskara kirurgiko Miarritzeko eskoletan banatzeko.

Terrazei edota publizitateari lotuak diren tokiko zergak ezeztatuko ditu besteak beste

Nahas mahasia Senperen

Hirigintza planoak, PLU delakoak arrengura pizten du Ibarrungo auzoan. Herriko etxeak 160 etxebizitza eraiki nahi bait ditu 8 hektarako eremu batean. Salbu, hor badirela bai 'Goyetchea' akanpalekua bai eta landare ekoizle bat ere : 'Hazitik Lilia' etxaldea. Bi aktibitate ekonomiko horiek kaltetuak litaizke proiektu horrekin. Petizio bat bultzatu dute asteburu huntan jadanik 2.000 izenpedura lortu dituenak.

Pierre-Marie Nousbaum, Senpereko auzapezak ez du afera komentatu nahi mementoan.

"Gure geroa biziki kezkagarria atxemaiten dugu proiektu horrekin" — Mirentxu Doyhenard, 'Hazitik Lilia' etxaldeko kudeatzailea

Asier Usarraga txuri urdinekin

Zurrumurruak aspaldi baziren errugbi zaleen artean, aldi huntan ofiziala da : Miarritzeko hirugarren lerroan ari den Asier Usarraga Baionesa izanen da heldu den sasoinan. Aguileran ari zen azken zazpi urteetan. BO-ko presidentak berak du berria eman sare sozialetan.

25 urtetan, Asier Usarraga Aguileratik Jean Dauger-ra joanen da
25 urtetan, Asier Usarraga Aguileratik Jean Dauger-ra joanen da © Radio France - Stéphane Garcia

Irakurtzeko ere : 127 covid 19 kasu artatuak Baionako ospitalean martxoaz geroztik

Choix de la station

À venir dansDanssecondess