Retour
Provence-Alpes-Côte d'Azur Corse Auvergne-Rhône-Alpes Grand Est Bourgogne-Franche-Comté Occitanie Nouvelle-Aquitaine Centre-Val de Loire Île-de-France Hauts-de-France Normandie Pays de la Loire Bretagne
  • Toute la France
  • Auvergne-Rhône-Alpes
  • Bourgogne Franche-Comté
  • Bretagne
  • Centre-Val de Loire
  • Corse
  • Grand Est
  • Hauts-de-France
  • Île-de-France
  • Normandie
  • Nouvelle-Aquitaine
  • Occitanie
  • Pays de la Loire
  • Provence-Alpes-Côte d'Azur
Changer de région
Centre-Val de Loire
Changer de région
Corse
Changer de région
Hauts-de-France
Changer de région
Normandie
Retour

24 oren Iparraldean: hondartzen eta Garaziko merkatuko idekitzea, Donibane Lohizuneko pestak deuseztatuak...

-
Par , France Bleu Pays Basque

Ideki, ezeztatze eta polemika dira gaurko hitzak aktualitatean. Garaziko merkatua ideki da bainan ez hondartzak, eta polemika jarraitzen da Aguiléra kirol zelaiaren inguruan.

Les consignes de sécurité sanitaire sont rappelées à l'entrée du marché couvert de Garazi.
Les consignes de sécurité sanitaire sont rappelées à l'entrée du marché couvert de Garazi. © Radio France - Iban Etxezaharreta

Azokak, Donibane-Garazikoa bezala, bai ideki dira aste hastapen honetan. Bazen hiru aste merkaturik gabe zirela garaztarrak, bainan azkenean, herriko etxeak salbuespen bat galdegin du idekitzeko astelehen honetan. Tokiko ekoizleek ezin zuten beren mozkinak saldu, nahiz eta drive motako saleroste sistemak plantan jarri. Iban Etxezaharreta izan da Garaziko merkatuan astelehen honetan:  

"Hiru aste honerat jin gabe, drole da!"

Polemika hondartzetan 

La Grande plage à Biarritz ce dimanche.
La Grande plage à Biarritz ce dimanche. © Radio France - Paul Nicolaï

Hondartzeri dagokienez, Jean Leonetti ministro ohia eta Antibes-ko auzapezak (LR) galdegin du ahal bezain goiz horien berriz idekitzea. Txalokatzen dio Guillaume-Barrucq miarriztarrak, "erokeri" bat delarik aldiz, Bidarteko Emmanuel Alzurirentzat: salbatzeko kasuetan, ahoz ahoko bat egin beharko delarik adibidez, osasun distantziak ez direla atxikitzen ahalko. 

Le stade Aguiléra peut accueillir actuellement 13.400 spectateurs dont 9.450 places assises.
Le stade Aguiléra peut accueillir actuellement 13.400 spectateurs dont 9.450 places assises. © Radio France - Stéphane Garcia

Polemika ere Aguiléra kirol zelaiarentzat. Michel Veunac auzapezak arkitekto lehiaketa bat ideki du. "Normal", Maider Aroztegi (LR) lehena heldu denarentzat herriko bozen lehen itzulian, "axolagabekeri bat" Nathalie Motsch, hirugarrena kokatu denarentzat. Deuseztatuak bestalde Jondoniko pesta guziak Hazparnen edo Donibane-Lohizunen. Kostaldeko herri honetan, auzapezak ertakari guziak ezeztatu ditu uztailaren 15a arte.  

"Vuelta" Euskal Herritik abiatuko da

Vuelta, jadanik Iparraldetik pasatu zen jaz
Vuelta, jadanik Iparraldetik pasatu zen jaz © Radio France - Damien Gozioso

Kirolan, Espainiako itzulia, "Vuelta" Irun-etik abiatuko da urrian, nahiz eta data ez den oraino zehaztua. Huna zergaitik Herbeherek gibel eman dutela:  

Ekonomiak eginen dira bidai luze bat egin gabe

Angelun, errugby taldeak berriz izanen du Frédéric Tauzin trebatzaile bezala. Handik abiatu zen Akizera joateko trebatzera 2018an.  Eta Angelun beti, saskibaloilariak diru biltze bat abiatua dute ospitaleko artatzaileak laguntzeko.

Choix de la station

À venir dansDanssecondess