Retour
Provence-Alpes-Côte d'Azur Corse Auvergne-Rhône-Alpes Grand Est Bourgogne-Franche-Comté Occitanie Nouvelle-Aquitaine Centre-Val de Loire Île-de-France Hauts-de-France Normandie Pays de la Loire Bretagne
  • Toute la France
  • Auvergne-Rhône-Alpes
  • Bourgogne Franche-Comté
  • Bretagne
  • Centre-Val de Loire
  • Corse
  • Grand Est
  • Hauts-de-France
  • Île-de-France
  • Normandie
  • Nouvelle-Aquitaine
  • Occitanie
  • Pays de la Loire
  • Provence-Alpes-Côte d'Azur
Changer de région
Centre-Val de Loire
Changer de région
Corse
Changer de région
Hauts-de-France
Changer de région
Normandie
Retour

24 oren Iparraldean: presondegietan, kirol saletan eta zaldiketa zentroetan krisak jotzen du

-
Par , France Bleu Pays Basque

Nahiz eta presoen askatzea agindu izan, Baionako kartzelak preso soberakina badu. Ekonomiako egitura ttipiak arranguratuak direlarik, Euskal Herriak galtzen du itzal handiko artista bat, Jose Luis Zumetarekin.

Kirol salak hetsirik egoiten dira
Kirol salak hetsirik egoiten dira © Radio France - Valérie Le Nigen

Hamazazpi egun gelditzen direlarik etxealdia bukatu aitzin, egitura ttipiak kezkatuak agertzen dira. Bakoitxa joaten ahal da bere zaldiaren bazkatzera, bainan departamenduko zaldiketa zentroak, 100 bat, batere sosarik gabe gertatzen dira. BEZ-a emendatu zieten %7tik, %20ra 2014an.  

Berdin kirol salentzat, ez dakite ere noiz idekitzen ahalko duten. Zeren maiatzaren 11tik aitzina, bakarrik oinarrizko aktibitateak berriz abiatzen ahalko dira. Senperen, Daniel Larretxeak "Kinka" kirol sala idekitzekotan zegoen martxoan.  

Daniel Larretxea: "Behar ba uda honetan edo urrunago ere idekitzen ahalko dugu. Guretzat mementu gogor bat da".

Euskal artista baten desagerpena

Jose Luis Zumetak "Gaur" euskal artisten mugimenduan parte hartu zuen
Jose Luis Zumetak "Gaur" euskal artisten mugimenduan parte hartu zuen © Maxppp - .

Egoera berezi honetan, Euskal Herriak galdu du Jose Luis Zumeta margolaria. Gaur taldearen sorreran parte hartu hartu zuen, euskal margolari ta zizelkarien abanguardia taldean, Txillida, Oteiza, Basterretxea, edota Sistiagarekin batera. 

Abstrakzio eta figurazioaren artean kokatzen zen bere obra

Preso sobera Baionan

Etxealdi neurriak desberdinki aplikatuak. Presoeri dagokienez, Mont-de-Marsan eta Pauen presoen kopurua onargarria bihurtu baldin bada, Baionan aldiz, okupazio tasa %129-tan dago, zazpi preso bakarrik askatuak izan direlarik.  

Ospitaletan, gero eta eri guttiago bada, 15 atera dira ospitaletik ostegun honetan. 

Gertakarietan, PAF-eko polizi gatze bat epaitua izan da ostegunean: joan den astean, Donibane-Lohizuneko poliziek atxilotu zuten kokaina eta kalamu hartu zuelarik. Sei hilabete presondegi zigor bat gibelapenarekin izan du...

Choix de la station

À venir dansDanssecondess