- Accueil
- Nouvelle-Aquitaine
- Infos
- Société
- 24h oren Iparraldean: enpresa buruen arrangurak eta azterketak atxeman ezinak
24h oren Iparraldean: enpresa buruen arrangurak eta azterketak atxeman ezinak
Iparraldeko ekonomia peko errekara joaten delarik, hautetsiek neurriak galdegiten dituzte turismoa berrabiarazteko. Mauleko auzapez ohia, Jean Lougarot, hil da. Elkartasuna jarraitzen da osasun arloko langileen alde, bainan nehork ez du testarik egiten ahal.

Iparraldeko enpresa ttipi eta ertainetatik %73 hetsi dira eta %91entzat osasun krisak eragina badu. Komerzio Ganbarak irrisku psikosozialak ere aipatzen ditu enpresa buruentzat.
Hondartzak berriz ideki nahi dituzte
Ekonomia berriz abiarazteko tokiko hautetsiek galdegiten dute begiratzea zoin baldintzetan berriz ideki hondartzak eta gune turistikoak. Proposamenak egiteko, batzorde berezi bat bilduko da suprefeturaren zaintza pean. Jende gero eta guttiago bada ospitaletan, 76 departamenduan koronabirusarekin lotua, hauetarik 12 erreanimazioan. Bainan nola jakin norbait hunkitua izan den ala ez. Mirikuek ere aitortzen dute ez dutela sekulan ikusi norbait testatua izan dena... galdera guziak ezeztatuak baitira. Eri baten lekukotasuna entzungai:
Jean Lougarot, Mauleko auzapez ohia hil da 87 urtetan. 1977 eta 2001 artean, Xiberoko hiri nagusiko auzapez izan da hautatua izan da ere departamenduko kontseiluan. Partido Sozialisteko figura bat zen Iparraldean.
Osasun arloko elkartasun mugimendua gero eta zabalagoa da. Miarritzeko BOPB jokalariek, eta Eric Irastorza puntistak, laguntza moltsa bat ideki dute haien alde. "Sokorritzaileak" elkarteak ere elkartasunezko lasterka bat abiatu du. Kirolan, zigor gutti BOPB Miarritzeko taldeanrentzat Pro D2n. Behar ziren frantses jokalari gazte kopurura ez zen iritsi, bainan nolaz sasoina ez den bukatu pundurik ez diete kenduko sailkapenean.
Ma France : Mieux vivre
Hausse généralisée du coût de la vie, phénomènes climatiques extrêmes : ces crises bouleversent nos quotidiens, transforment nos modes de vie, nous poussent à dessiner les contours d’horizons nouveaux. Pour répondre à ces défis, France Bleu et Make.org lancent ainsi une nouvelle consultation citoyenne intitulée “Mieux vivre”. Prenez position sur ces solutions & proposez les vôtres.