Euskara entzun behar BABn ere
Bere 8. ediziorako, "Mintza Lasai" hitz-ordua, Angelu eta Baionara hedatzen da. Iraila hilabete guzian, 75 hitzordu proposatuko dituzte BABko euskaduneri, baita ere euskara ikasten duteneri edo euskara ikasten duten haurren burasoeri.

Lasaiki, euskaraz mintzatu BAB-n, hau da "Mintza Lasai" ekimenak proposatzen duena. Euskararen aldeko manifestazioa iraila hilabete guzian iraganen da 75 hitzordu desberdinen bidez. Animazioak izanen dira handi ta ttipientzat. Sukaldatu, kirola, promenada bat parkean, hori dena euskaraz egiten ahalko dela frogatuko da. Aurten ere, Miarritzen hasi zen iniziatiba Angelu eta Baionara, BABko beste bi herrietarat zabalduko dute.
Uste baino gehiago girelako
Maialen Etxeberria, Biarritz: "Gurteako inportanta da zabaltzea, problema berdina delako Baiona eta Angelun"
Miarritzen sortu zen duela 8 urte Mintza lasai, eta hedatu da BAB guzira. Irakurketak, kirola edo haurrekin aktibitateak eginen ahalko dira. Hitzordu ainitz beraz, lotura honetan atxeman ditzakezue.
15.800 hiztun
Euskara bererrotzea BABn inportanta da euskaraz arduratzen direnendako, hor baita Iparraldeko populazio gehiena: Iparraldeko auzoen %40a, Baiona, Angelu edo Miarritzen bizi da. Ainitzek euskara ez dute batere edo bekan erabiltzen. Hats berri bat eman behar zaio, eta ikusgarritasuna diote antolatzaileek. "Zoritxarrez, BABn egunero bizitzen ahal da, batere euskara entzun gabe. Guri da berrerrotzea" dio Viviane Ithursarrik, euskara arduraduna Miarritzen.
Viviane Ithurssarry: "Saiatzen gira euskara berrerotzea zonal urbano hortan".