Retour
Provence-Alpes-Côte d'Azur Corse Auvergne-Rhône-Alpes Grand Est Bourgogne-Franche-Comté Occitanie Nouvelle-Aquitaine Centre-Val de Loire Île-de-France Hauts-de-France Normandie Pays de la Loire Bretagne
  • Toute la France
  • Auvergne-Rhône-Alpes
  • Bourgogne Franche-Comté
  • Bretagne
  • Centre-Val de Loire
  • Corse
  • Grand Est
  • Hauts-de-France
  • Île-de-France
  • Normandie
  • Nouvelle-Aquitaine
  • Occitanie
  • Pays de la Loire
  • Provence-Alpes-Côte d'Azur
Changer de région
Centre-Val de Loire
Changer de région
Corse
Changer de région
Hauts-de-France
Changer de région
Normandie
Retour

Ez adiorik, Mattin

-
Par , France Bleu Pays Basque

Mattin Larzabalek bere mikroa betirako itzali du. Gure Irratiaren sortzaile eta zutabea, hutsune haundi bat uzten du euskalzaleengan.

Mattin Larzabalek 70 urte zituen.
Mattin Larzabalek 70 urte zituen. - Gure Irratia

Asteartean, aratsalde apalean, etorri da kolpea. Mattin Larzabal, Gure Irratiako kazetari ohia joan zaukula jakin dugu. 70 urte zituen. Mikroa betirako itzali du, bainan bere boza ahantzi ezina betirako gogoan atxikiko dugu, haren ondoan lan egin edo gurutzatu dugunok, eta Gure Irratiaren entzule guziok.

Mattinek 30 urte baino gehiago pasa zituen iparraldea zeharkatzen, jendeengana joaiten, aktualitatearen berri emaiteko. Eta uros senditzen zen, Gure Irratiako lankideei kondatu zien bezala 2013an, erretreta hartzerakoan : "Psikologikoki, gauza ikaragarria da, dituzun funtsezko ideiekin bat egotea zure lanean. Egunero lana izatea euskaraz aritzea, mintzatzea, komunikatzea; hain xuxen, euskaraz bizitzea baita nere nahirik nagusiena".

Aintzindaria izan zen Mattin. 70.hamarkadan, AEK sortua izan aintzin, Mende Berri elkartea sortu zuen, euskararen erakaskuntza bultzatzeko xedearekin, besteak beste. "Uste dut Mattinek euskarari eta Euskal Herriari utzi duena inportanta dela", zion Luzien Etxezaharretak, bere bidelagun eta lankideak, Euskal Irratiek antolatu omenaldi saioan. Euskal militantismoaren inguruan elgar ezagutu zuten, eta Gure Irratiaren eraikuntzan elgarrekin parte hartu, 80.hamarkadan, Milafrango etxe batetan. 

"Larunbat goizetan heldu zen Porrusalda izeneko emankizun baten aurkeztera. Eta gero denbora erdiz langile bilakatu. Izan da zutabe eta laguntzaile bat, beti. Halako konstante bat bezala. Biziki euskara garbia erabiltzen zuen, uste dut oraindik ere eredu bat dela gure Iparraldeko Behe-Nafartar Lapurtar klasiko hortan. Nik euskararen zutabe bat bezala ikusten dut."

2012an, Ohorezko Rikardo Arregi saria eskuratu zuen. Azken urte horietan, Herria astekarian idazten segitzen zuen. Militantea, laborari semea, Aiherrako etxalde batetan sortua, gizon fededuna zen ere : azken urte horietan "Fedea eta kultura" elkartearen idazkaria zen. Eta lankide atsegina, maitagarria, Oihana Daguerre Euskal Irratietako programazio arduradunaren oroitzapenetan : 

"Guretzat, Mattin izan da betidanik inplikatua izan dena. Gaur egun irratia den lekuan berari esker da. Kazetari ainitz formatu ditu, ainitz erakatsi gaitu. Mattinek denborarekin lantzen zituen gaiak, baina behar den bezala egiteko. Orduak ez zituen kondatzen. Maitagarria ere, noski, beti laguntzeko prest zelako. Euskara eta kazetaritza munduak gizon haundi bat galdu dute."

Euskal irratigintzan bidea erakutsi zuen Mattin Larzabalek. Azken agurra eginen zaio larunbat huntan, Baionako San Andres elizan, goizeko 9ontan. Pentsamendu azkarra dugu bere familiarentzat eta partikulazki Oihana, bere alaba eta gure lankidearentzat.

Choix de la station

À venir dansDanssecondess

France Bleu