Passer au contenu

Le média
de la vie locale

Publicité
Logo France Bleu

Prezioak mantentzen dira Iparraldean ezberdintasun nabari batzuekin

Par

Gaindegia behatokiaren arabera, prezioak %0,4ez emendatu dira Iparraldean, urte batez, %0,8ez apaldu direlarik alderantziz Hegoaldean. Xifre horiek diferentzi handiak ezkutatzen dituzte ahatik sail bakoitzaren arabera.

Elikagai freskoak gehien emendatu dira Iparraldean Elikagai freskoak gehien emendatu dira Iparraldean
Elikagai freskoak gehien emendatu dira Iparraldean © Radio France - Bixente Vrignon

Emendaketa zinez ttipia da, %0,4koa, ahantsu egonkortasun bat aipatzen ahalko litake, Gaindegiak egin duen ikerketa irakurriz . Horrek ez du erakusten nolaz adibidez janari eta edariak emendatu diren. Edo emendaketa nagusia: barazki freskoak, %24,8ko salto bat egin dute urte batez. Horrek badu azalpen bat Imanol Esnaola, Gaindegiko koordinatzailearen arabera: "Freskoa den oro emendatu da. Hor bada janaria ekoizteari, garraiatzeari eta merkatzeari begira fenomenologia bat".

Publicité
Logo France Bleu

Pandemiako zailtasunak

Pandemiako garaian, apirila eta maiatzean, zailtasunak izan dira mozkinak garraiatzeko, bainan ere langileak etorraratzeko produkzio tokietara eta elikagai batzuk, Nafarroko baratxuria bezala ez dira bildu ahal izan edo parte batez bakarrik.  Bainan ikerketa honek, Euskal Herri mailan bururatu beste tendentzi bat erakusten du.

Tendentzi berdinak Hego eta Ipar Euskal Herrian © Radio France - Bixente Vrignon

Gaindegiak hautatu du Euskal Herri mailan ikertzea bizi aldaketak. Eta ezberdintasunak nagusiak dira gehienbat Ipar eta Hegoalde artean, zaila da koherentzi bat atxemaitea Euskal Herri guzi mailan. Bainan azken hilabete hauetan "une honetan ikusten ari gara Hego Euskal Herriak hartu duela hein batean prezioen bilakaera honetan, Iparraldearen aurreko urteetan elikagaiek izan duten antzeko joera: azken aldi honetan gorantz egin du elikadura sektorearen inguruko lan baldintzetan baitira kalapita latzak Espainiol estatuan". Imanol Esnaolak adierazten duenez lan baldintza hobekuntzak ekarri du prezioen emendaketa bat.

loading

Ma France : Économies d’énergie

Hausse généralisée du coût de la vie, risque de pénurie d’électricité ou de gaz, phénomènes climatiques extrêmes : ces crises bouleversent nos quotidiens, transforment nos modes de vie, nous poussent à dessiner les contours d’horizons nouveaux. Pour répondre à ces défis, France Bleu et Make.org lancent une grande consultation citoyenne autour des économies d’énergie. Prenez position sur ces solutions & proposez les vôtres !

Publicité
Logo France Bleu