Retour
Provence-Alpes-Côte d'Azur Corse Auvergne-Rhône-Alpes Grand Est Bourgogne-Franche-Comté Occitanie Nouvelle-Aquitaine Centre-Val de Loire Île-de-France Hauts-de-France Normandie Pays de la Loire Bretagne
  • Toute la France
  • Auvergne-Rhône-Alpes
  • Bourgogne Franche-Comté
  • Bretagne
  • Centre-Val de Loire
  • Corse
  • Grand Est
  • Hauts-de-France
  • Île-de-France
  • Normandie
  • Nouvelle-Aquitaine
  • Occitanie
  • Pays de la Loire
  • Provence-Alpes-Côte d'Azur
Changer de région
Centre-Val de Loire
Changer de région
Corse
Changer de région
Hauts-de-France
Changer de région
Normandie
Retour

Urdin Euskal Herri Irratia, Euskaraldian aho bizi izaiteko prest

-
Par , France Bleu Pays Basque

Iparraldeko beste 10 hedabideekin batera, France Bleu Pays Basque / Urdin Euskal Herri Irratiak ostiralean abiatuko den Euskaraldian parte hartuko du. Euskara, egunero, ahal bezainbat mintzatzera bultzatzeko.

Iparraldeko 11 hedabidek Euskaraldia sustengatzen dute
Iparraldeko 11 hedabidek Euskaraldia sustengatzen dute - Andde Irosbehere

'Hizkuntza bat ez da galtzen, ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik'. Joxean Artzeren hitz egazun horiek ongi laburbiltzen dute Euskaraldiaren helburua : azaroaren 23tik goiti, 11 egunez, euskaldunak, izan hiztun aktibo edo pasiboak, euskaraz ahal bezainbat mintzatzea gomitatuak izanen dira.  Zeren nahiz eta azken urte horietan, Iparraldean, hiztun kopurua berritz goiti joan den, mintza pratika aldiz ttipitzen da, azken inkesta soziolinguistikoaren araberan. Ohidura horiek aldatzea du helburu Euskaraldiak.

Dinamika horren alde, taldeak muntatu dira orotara 64 herritan. 4600 presunek izena eman dute desafioan parte hartzeko. Eta horien artean, hedabideak ! Mediabask, Berria, Herria, France 3 Euskal Herri, Kanaldude, TVPI, Euskal Irratiak eta Urdin Euskal Herri Irratia. Hots,  Iparraldeko hedabide gehienek "hamekako bat" osatu dute elgarrekin ekimenaren sustengatzeko.

"Hedabideek eginkizun haundia dute"

Franck Dolosor Euskal Telebistako kazetariarentzat, hedabideen parte hartze hau sinbolikoki azkarra da.

"Egun guziz erabiliz, gure neurri ttikian, emaiten diogu euskarak behar duen errespetua"

Euskara, jalgi hadi plazara

Hainbat pertsonalitatek ere parte hartzen dute
Hainbat pertsonalitatek ere parte hartzen dute © Radio France - Andde Irosbehere

Euskaraldian parte hartzeko, 2 profil posible dira: 

  • "Aho bizi", euskara menperatzen dutenentzat. Elgarrizketak beti euskaraz hastea proposatua zaie, eta parekoak ulertzen badu, euskaraz segitzea.
  • "Belarri prest", euskara ulertzen edo pixka bat mintzo dutenentzat. Haiei, gehiago mintzatzen ausartzea proposatua zaie.

"Aho bizi" ala "Belarri prest", zuk hauta

Euskaraldian parte hartzeko, izenak ostirala arte emaiten ahal dira ekimenaren webgunean. Txapak banatuak izanen zaizkizue, profilaren araberan. Urdin Euskal Herri Irratiak 11 egun horietan, ekimenari buruz erreportaiak proposatuko ditu bai eta antenan egun berezi bat abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egunean.

Choix de la station

À venir dansDanssecondess