Retour
Provence-Alpes-Côte d'Azur Corse Auvergne-Rhône-Alpes Grand Est Bourgogne-Franche-Comté Occitanie Nouvelle-Aquitaine Centre-Val de Loire Île-de-France Hauts-de-France Normandie Pays de la Loire Bretagne
  • Toute la France
  • Auvergne-Rhône-Alpes
  • Bourgogne Franche-Comté
  • Bretagne
  • Centre-Val de Loire
  • Corse
  • Grand Est
  • Hauts-de-France
  • Île-de-France
  • Normandie
  • Nouvelle-Aquitaine
  • Occitanie
  • Pays de la Loire
  • Provence-Alpes-Côte d'Azur
Changer de région
Centre-Val de Loire
Changer de région
Corse
Changer de région
Hauts-de-France
Changer de région
Normandie
Retour
Tous les sports

Barcelona 2018 : euskaldunik gabeko Mundiala ?

-
Par , France Bleu Pays Basque

Urriaren 14tik 20a arte iragan da 18. Munduko Pilota txapelketa Barzelonan. Aldarrikapenik ez bada izan euskal selekzioaren alde, euskaldunak, barreatuak, hor ziren kantxetan, sentimendu nahasiekin.

Ikurriña gutti izan dira Vall d'Hebron (Barcelona)ko frontoietan
Ikurriña gutti izan dira Vall d'Hebron (Barcelona)ko frontoietan © Radio France - Bixente Vrignon

Nahiz eta “pilota” hitzari “euskal” adjektiboa gehitzen zaion, euskaldunik ez da ofizialki Mundialetan. Ez du kentzen euskara entzuna izan dela Barzelonako Vall d’Hebron kantxetan. Aizkoa Iturrino - Maritxu Housset (Frantzia), eta Amaia Irazustabarrena - Maider Mendizabal (Espainia) artean iragan den partidoan gomazko pilotan frontoian, euskara nagusia izan da adibidez.

Euskalduntasuna

Orduan nola agertzen den euskalduntasuna? Maider Mendizabal Anoetarrak azpimarratzen du Mundial horiek parada ezin bestekoa direla mundu guziko lagunak egiteko. Bainan anaitasuna badenez jakiteko mementuan: “Ba! Ez dakit, batzutan pentsatzen dut baietz, bainan gero beste batzutan ez… Azkenean, Iparraldekoak Frantziarekin jolastea eta gu Espainiarekin” mugak emaiten ditu dio pilotariaren ustean. 

Frantziako zaleak beren bandera agerian uzti dute - Aucun(e)
Frantziako zaleak beren bandera agerian uzti dute - CMP (Marc Casanovas)

Gipuzkoarrak gehitzen du irriz: “Bueno, gu “Biba Espainia” ez dugu erraten!” Espainiako selekzioari dagokionez “dependitzen du nun zauden. Frontoian, badira Valencia eta Tenerifekoak orduan entzuten da, bainan fijatzen bazara trinketean, beti izenez animatzen gara”, ez delarik kasua Frantziako taldearentzat, Maider Mendizabalaren ustez: “Iparraldekoen partez, beti “la France, la France” erraten dute gehienetan. Bainan nik ez dut arazorik, hori ez da grabe”.

Maider Mendizabal: "politena da, lagunak egiteaé

Ikurriña agerian

Frantses bandera gehienak izan arren, partidoaren bukaeran, trinketaren barnean, Bixintxo Bilbao, binazkako jokalari hoberena izendatua, pilotari bakarra izan da ikurriña agertzea nahi izan duena. “Ni euskalduna senditzen naiz” harro aipatu du pilotari ziburutarrak, “euskal kultura asko maite dut. Gehien maite dutana da pilotan aritzea, ttikitatik hortan ari naiz, lagunekin, ikastolan, familian. Azkenean, ematen dizkigute etiketak, Frantzia, Mexiko edo espainiolak, bainan guk jokatzen dugu, Bixintxo Bilbao errepresentatzen dut, eta harro naiz gehienbat irabazi izana, eta gure maila erakutsi izana”.

Bixintxo Bilbao, jokalari hoberena bezala saristatua - Aucun(e)
Bixintxo Bilbao, jokalari hoberena bezala saristatua - CMP (Marc Casanovas)

Bixintxo Bilbao: "ni euskalduna senditzen naiz"

Bilbo 2026

Pilota garatzea eta ahal bezinbat nazioartekotzea, hau da Nazioarteko Federakuntzaren xede argia. Aurten, aspaldiko partez, EAJko ordezkari bat agertu da txapelketa honetan, Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru diputatua. Zurrumurruek diote Bilbo hautagaia litake 2026ko 20. Edizioa antolatzeko.

Choix de la station

À venir dansDanssecondess

France Bleu